XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1940 uztaila 15. Goizeko 8etan Jokinek Adam bisitatu zuen, bartekoaz enteratzeko.

- Zure susmoak egia bilakatu dira - esan zion Adamek.

Gauean itsasuntzi aleman bat itsaso zabalera irten da, eta han bost ordu inguru eman ondoren, portura itzuli da.

Bulegora heldu eta Rosa berehala Bilbora bidali zuen, lortutako informazio harekin.

Erantzuna uztailaren 31an heldu zitzaion, San Inazio egunean, Rosa Bilbotik itzuli zenean: - Beste horrelakoren bat gertatzen denean esan zion neskak, hornimendu handiaren eskaria hartu bezain laster, Adam delako batek informatu egin beharko du berehala.

Hori esan dit Zarate jaunak.

Rogelio Cedrún koronelak, bere despatxo berrira joan zenean, berarekin eraman zuen Jokin Arakama iheslariaren fotoa.

Mahai gainean zeukan fotoa egun hartan ere, abuztuaren 7an.

Begirada bat bota zion. Marrero komandantea!.

Ba zirudien txantxetan hartzen zuela arazoa.

Ez zion behar bezalako informazioa ematen.

Berak hartu beharko zuen bere gain zeregin hori.

Laster eguerdia izango zen.

Marrerok esan zionez, delako Fermin Garcia hura Circulo Mercantil-era joaten omen zen sarritan kafea hartzera.

Berak ere hori egingo zuen egun hartan, bazkaldu ondoren.

Cedrún koronela Circulo Mercantil-era heldu zenean ordubiak jota ziren.

Areto nagusiari begirada bat eman eta ez zuen aurpegi ezagunik ikusi.